Hernaniko Kronikak aurten 10 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko, gaur festa izango da Larre-Gain sagardotegian, 20:00etatik aurrera. Girotzen izango dira, bertsolariak (Agirre, Legarreta eta Zelaia), eta Ereñotzuko Esne Beltza musika taldea. Azken sarrerak eskuratzeko, Hernaniko Kronikatik pasa (Larramendi 11), edo deitu: 943 330 899.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!