Ordenantza fiskalak onartu ditu Udalak, 2010ekoak. Bertan zehazten dira, zabor-tasak zein izango diren, eta zein bonifikazio izango diren. Horren arabera, denda batzuek %30 gutxiago ordaindu beharko dute zabor-tasa, poltsak berrerabiltzeko kanpainan parte hartu badute.
Interesa duten dendariek eskaera aurkeztu beharko dute Udalean, Errenta Zerbitzuan; eskaera hori Ingurumeneko Teknikariak aztertuko du, eta berak esango du denda horrek bonifikazioak jasoko dituen ala ez. Eskaerak martxoaren 25a baino lehen egin behar dira.
Kanpainan parte hartzen ari diren dendak
Bonifikazioa izango dute, poltsak berrerabiltzeko kanpainan parte hartzen ari diren denda hauek:
150 m2 arteko eta goragoko dendak: fruta dendak, janari-dendak, autozerbitzuak, bazarrak, altzari dendak, kontsumo kooperatiba eta ekonomatuak, harategiak, arrandegiak, okindegiak, gozotegiak.
Merkataritza txikia: botikak, optikak, mertzeriak, paper-dendak, zapata-dendak, drogeriak, bitxi-dendak, arropa-dendak, estankoak, etxetresna elektriko-dendak...