kronikak aurten 10 urte egingo dituela-eta, hori aitzakia hartuta 150 lagun bildu ziren Larre-Gainen ostiralean. Batzuk dantza gogoz, besteak bertso gosez, eta gehienak sagardo egarriz... aparteko giroa bildu zen Larre-Gain sagardotegi gozoan.
Bertsolariek girotu zuten afaria bukatu bitartekoa. Kupeletan egin zituzten lehen bertso-probaketak; pare bat saio. Eta azken puntua jangelan jarri zuten. Han ziren bertsozaletu gehienak, eta ez zirenak ere zaletu zituzten, 40 minutu inguruz.
Hortik, atzoko gindara. Esne Beltzak lehenengo nota jo zuenerako jendea dantzan hasi zen, giroa lehertu egin zuen ereñotzuko taldeak. Ez zahar eta ez gazte; etxeratzeko presarik ez zela Larre-Gainen!
Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Kronikak eskerrak eman nahi dizkie, Larre-Gaini, bertsolari eta musikariei, eta nola ez, afaltzen izan ziren guztiei.