Arkitektoentzat ideia lehiaketa, Hernaniko Kultur Gune berrirako

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 12a, 01:00

Latsunben Kultur Gunea egingo du Udalak, eta eraikitzeko ideia-lehiaketa deitu du. Nolakoa izan behar du eraikuntzak arkitektura aldetik? Bi hilabete inguru daude lanak entregatzeko.

Azaroaren 23tik 29ra egin zen herri kontsultan, bozkatu zuten 2.308tik gehienek, 1.459k, Kul­tur Gunearen alde egin zuten. Kultur Gune hori La­tsunben egingo da, LH-8.6 lu­rrean, eta erabakita dago zein behar bete beharko dituen. Baina eraikinak nolakoa be­har du? Non egingo den eta zertarako den jakinda, arkitektura aldetik nolakoa izan litekeen aztertzeko, Udalak ideia-lehiaketa deitu du, eta bi hilabete inguru daude lanak entregatzeko.
Proiektuak jaso beharko ditu, Musika Eskola, Kultur Etxea, Arte Eszenikoen arloa, aparkalekua, eta abar.

Arkitektoentzat
Lehiaketan parte hartzeko arkitekto titulua behar du, eta bakarrik edo taldeka aurkezteko modua izango du.
Inskripziorik ez da egin behar. Informazio grafikoa (pla­noak eta abar) eta dokumentala (informazio osagarria) Urbieta Kopiak dendan eskuratu liteke (Urbieta 7, 943 333 166).
Kontsultak egiteko bi as­teko epea dago, lehiaketa GAOn argitaratzen denetik. Kontsultak e-mailez egin be­har dira kultura@hernani.net.
Proposamenak aurkezteko 70 eguneko epea dago, eta Uda­letxean aurkeztu behar dira, Udal Kontratazio eta On­dare Sailean.

Sari Nagusia 18.000 euro, eta 6.000 euroko hiru sari

Epaimahai batek erabakiko du zein den lehiaketako irabazlea. Irabazleak 18.000 euro jasoko ditu; horrez gain, hiru lan interesgarrienei 6.000 eu­roko saria emango zaie.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!