Hiru beharrean, lau sari

Kronika - Erredakzioa 2010eko martxoaren 13a

aurtengo inauterietan hiru sari berri emango zituela jakinarazi zuen Jai Batzordeak, eta eman dute sarituen berri. Joan den asteazkenean banatu zi­tuz­ten sariak eta hiru beharrean, lau banatu zituzten. Inau­te­rietan jende gehien bildu duen elkarteari dagokionez, ezin ba­karra erabaki, eta Ttarla dan­tza taldea eta Gazte Asan­blada saritu dituzte. Lehe­nengoa konpar­tsetan bildu duen jendeagatik, eta bigarrena, larunbatean egindako bazkarian eta ondorengo jaian bildutako jendeagatik. Etxeko balkoi apainduenaren saria, berriz, Kardaberaz Kaleko 20garren zenbakian bizi den Nekane Idarretak jaso du. Eta eskaparateari dagokionez, Fotodepilacion Pelisimo dendak. Guztiek 100 euroko bonoa dute mariskerian gasta­tzeko.

 

«Sariekin nabaritu da mugimendu gehiago»
Sariak banatzearen helburuetako bat zen herritarrek inauterietan parte hartzea, eta Pepi Arrospide Jai Batzordeko kideak azaldutakoaren arabera, na­baritu da mugimendua; batez ere eskaparate eta balkoietan. Eta gaineratu du, «honekin ja­rraitzen badugu, luzera eragina izango duela uste dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!