Ikastetxe publikoetako jangela-langileak greba mugagabea egiten ari dira, joan den asteartetik, jangeletako langileen eskubideen alde, eta ikasleen eskubideen alde. Astean bi egunetan egiten ari dira greba, eta aste honetan asteartean eta gaur egingo dute. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ari dira greba egiten, eta antolatzaileek esan dutenez, lehendabiziko egunean, ia langile guztiek egin zuten bat deialdiarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!