amr Refractarios enpresa berria inauguratu zuten atzo, Zubiondo poligonoan. Azpiegitura berria, erronka berriak, baina enpresa berbera dela azpimarratu zuten atzo. Florida auzotik ia produkzio guztia eraman dute Zubiondora, eta 2-3 hilabete barru, Floridako enpresa geratu egingo da, betirako.
Japongo Krosaki-Harima enpresarena da AMR Refractarios, eta Hideki Furuno lehendakaria atzo inaugurazioan izan zen. Markel Olano Diputatu Nagusia ere bertan izan zen, eta Marian Beitialarrangoitia alkatea ere bai.
AMRek 90 langile inguru ditu, eta 100 urte baino gehiagoko historia; atzotik aldi berri bati hasiera eman dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!