Astigarragan jokatu zen joan den asteburuan Gipuzkoako Gimnasia Erritmiko txapelketa, eta bertan, Hernaniko Leire Leonet eta Maddi Alberdik lehendabiziko postua eta laugarrena lortu zituzten, alebinetan banaka. Alebinetan, taldeka, Elizatxo ikastolak bigarren postua lortu zuen, eta infantiletan, taldeka, Hernanik bosgarren postua. Horiek eskolarteko txapelketako emaitzak. Udaberriko Torneoan, Elizatxok 13garren postua lortu zuen, eta Urumeak 14garrena, alebinetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!