San Joan jaietako koordinazio batzordeak bilera deitu du gaurko, San Joanak prestatzen hasteko. Aurtengo San Joanetan egiteko ekintzak proposatuko dira bertan, eta jaiei buruz zabalago hitz egiteko aukera ere izango da. Parte hartzea haunditu nahi du koordinazio batzordeak. Bilera, gaur, 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!