desafioa botea dago; nahi duenak badaki zer egin. Larunbatean Ur-Mia elkartera joan, 22:00etatik 23:00etara. Han izango da Jon Larrañaga Larra, eta han zehaztuko dira apustuaren nondik norakoak. Joan den urtean ikusmin ederra piztu zuen Larra eta Roxario Pikabearen arteko desafioak; orduko hartan Pikabeak irabazi zuen, eta Larrak erronka jo du berriz, aurtengo festetarako.
Larrak Hernaniko Kronikari adierazi dio, erronkari iazko irabazleak heltzen badio ere, ez diola ajola; baina hori bai, lanak pittin bat aldatu egin direla. Egur-lan haundiagoa izango da aurten.
Egur-lana haundiagoa,
bi enbor gehiago
Joan den urteko apustua Roxario Pikabeak irabazi zuen. Orduko hartan, kanaerdiko lau enbor moztu zituzten eta 6 km korrika egin. Larrak apustua aldatu egin du aurten pittin bat. Erronkari heltzen dionak egur-lan haundiagoa egiteko prest beharko du. Guztira sei enbor moztu beharko dituzte: 60 ontzako hiru, eta kanaerdiko beste hiru. Korrika, aurreko urtean bezala, 6 km (Ereñotzuko futbol zelaian).
Ur-Mia elkartean izango da Larra, larunbatean, 22:00etatik 23:00etara. Ea inor inguratzen zaion!