Langabeziak gora jarraitzen du, baina joera apaldu egin da ‘pittin bat’

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 10a, 01:00

zerbitzuetan dago langabetu gehien. Otsailean, langabezi kopuru haundiena zerbitzuetan dago, %61,5; eta langabetu berri ia denak zerbi­tzuetan izan dira, %90 inguru. Gipuzkoan ere langabetu kopuruak gora egin du, 549 gehiago; eta kopuru historikoetan dago, 41.463 langabetu daude Gi­puzkoan. Dena dela, denek azpimarratu dute, otsailean joerak behera egin duela. Langa­be­zia frenatzen ari dela pixkanaka. Urtarrilean alarma guztiak piztu ziren, Gi­puz­koan 2.240 langabetu gehiago zeudela jakin zenean. 549 ere asko dira, ordea, nahiz eta urtarrilekoarekin konparatuta haundia ez dirudien. Kontuan hartu beharreko beste datu bat da, otsailean azken lau urteetan gora egin duela paroak Hernanin, eta Gipuzkoan, eta urtero aurten baino gehiago igo dela paroa: 2007an %1,93 igo zen; 2008an %2,41 igo zen; 2009an %2,93 igo zen; eta aurten %0,52 igo da, aurreko urteetan baino gutxixeago. Gizonezkoetan 583 langabetu daude Hernanin, eta ema­kumezkoetan 561. Bietan ere, langabetu gehiena 25 urte eta 44 urte artekoetan dago, %50 inguru.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!