Partehartze ederra, 70 txirrindulari gazte ibili ziren larunbatean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 9a, 01:00

Hernaniko JOCC Peña Otaño txirrindulari taldeak antolatuta, alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketa izan zen larunbatean Hernanin, eta 70 txirrindulari gaztek parte hartu zuten. Markel Olazabal hernaniarrak lortu zuen posturik onena, alebinetan laugarren izan zelako. Sailkapen orokorra, honakoa: alebin mutiletan: Julen Nundin txapeldun; gero, Iñigo Etxarri, Urko Senperena, eta Markel Olazabal (Hernani). Nesketan Eider Manzisidor. Infantil mutiletan, Iker Armendariz, Luis Sobejano eta Onditz Urruzmendi. Nesketan, Eider Unanue, Naia Leonet eta Izaro Iraolagoitia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!