Sagardo Egunerako sarrerak salgai, erdi prezioan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 9a, 01:00

Sagardo Eguna egingo dute Chillida Lekun, martxoaren 28an, aurten bosgarren aldiz. Ekitaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko Biterin, erdi prezioan, 4,25 euroan. Hernaniarrek erosi ahal izango dituzte sarrerak prezio horretan, beti ere, Biterin erosten badituzte. Egunean bertan Chillida Lekun erosiz gero, 8,5 euro balio du sarrerak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!