Huelga mugagabea hasiko dute gaur jangeletako langileek

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 9a, 01:00

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ikastetxe publikoetan, huelga mugagabea hasi dute, jangeletako langileek, «zerbitzua hobetzeko helburuarekin».

Hernaniko ikastetxe pu­bli­­koetan, jangelako langileek huelga mugagabea hasiko dute gaur. Deialdia Auto­no­mia Erkidego osoan egina dago, eta astean bi egunetan egiteko asmoa dute. Deialdia egin dutenek diote, «eska­tzen duguna eskatzen dugu, langileen, eta gure seme-alaben eskubideengatik».

Sukaldeko langileen baldintza berdinak
Lau eskaera egin dituzte huelga deitu dutenek, «Ba­te­tik, lanaldia luzatzea, txostenak lantzeko, tutoreekin hitz egiteko, eta abarretarako. Bes­tetik, etengabeko prestakuntza izatea. Hiru, ratioak jaitsita atentzioa hobetzea. Eta lau, Saileko sukaldeko lan­gileekin baldintzak parekatzea».

Elkartasuna eskatu dute
Greba deialdia egin dutenek elkartasuna eskatu dute. «Badakigu eragozpenak sortuko direla, baina nahi genuke ardura eta kontuak enpresariei eskatzea, eta Jaur­la­ritzari; ez langileei». 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!