Hernaniko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, urte honetan frontoia alokatu nahi dutenek eskaera egiteko aukera dute gaurtik hasita. Epea zabalik izango da hilaren 30era arte. Egun horretan bertan, ordutegien zozketa egingo da taldeen artean eta zozketa horretan parte hartzeko, talde bakoitzak kontu korrontearen edo libretaren zenbakia eman beharko du izena ematerakoan. Izena kiroldegiko bulegoan eman behar da. Azaldu dutenez, ezinbestekoa da izena ematerakoan, zozketa arautzen duen liburuxka jasotzea.
Ordutegien zozketa hilaren 30ean, asteartea
Ordutegien zozketa hilaren 30ean izango da, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, kiroldegiko bilkura aretoan.