Mara-mara bota zuen atzo ere. Udaberria badator, baina neguak gogorarazi digu oraindik zein urtarotan gauden. Elurra egin zuen atzo; 5 cm inguru Kaxkoan. Eta badira batzuk negu honetan; atzokoa laugarrena. Lurmendu ere azkar egin zuen, ordea. Esaerak dio: Elurra, ilbeltzean burnia, otsailean zura, eta martxoan ura. Ikusiko dugu... Parteak dio, hotzetik joango dela astea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!