Kalejira egin zuten atzo Hernanin, Emakumearen Mundu Martxaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 9a, 01:00

Atzo abiatu Emakumearen Mundu Martxa, Iruñean, eta Hernanin atzo Kalejira egin zuten, horren aitzakian. Horrez gain, Erakusketa jarria dago hilaren 23ra arte Biterin.

Emakumearen Nazioar­te­­­ko Eguna martxoaren 8a da. Aurten ospakizun berezia da, 100 urte betetzen direlako, emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatu zutenetik; Kopenhagen egin zuen, Clara Zetkin komunista alemaniarrak. Aurten, ur­teurren hori gogoratu nahi da, inoiz baino ozenago.
Ekitaldi guztien artean, ohiar­tzunik haundiena izango duena da Ema­ku­meen Mundu Mar­txa. Hiru­ga­rren aldia da Ema­kumeen Mundu Mar­txa egiten dela, azkena orain dela 5 urte, eta aurten munduko 51 herrialdetan egin­go dira martxak. Euskal He­rrian Iru­ñea­tik abiatu zen as­te­helenean, eta hiriburu nagusienetan pa­sata, berriz Iru­ñea­ra bueltatuko da, mar­txoa­ren 13an. Azpimarratzen diren puntu nagusiak lau di­ra: emakumeen aurkako in­dar­keria, sexu eta ugalketa es­kubideak, prekarietatea, eta burujabetza elikaduran.
Mundu mailako ekitaldi bat ere izango da aurten: urrian, Kongon, Sud Kiwu hirian. Munduko 51 herrialdetako ordezkaritza izango da han. Euskal Herritik, Ibiltaria izeneneko emakumea izango da; irudi bat, herriz herri egindako muralekin osatuko dutena.

Kalejira atzo Hernanin
Mundu Martxaren inguruan Hernanin Kalejira egin zuten atzo. Mundu Martxak eska­tzen dituen puntu berak eskatu zituzten atzo Herna­niko kaleetan. Bide batez, deialdia egin zieten Hernaniarrei, mar­txoaren 11n Do­nostiara joateko, Iruñeatik datorren mar­txari harrera beroa egitera. 

‘Emakumearen egoera Indian’ erakusketa Biterin

Erakusketa jarria dago Bi­te­rin, Emakumearen egoera In­dian. Zein dira aldaketarako aukerak. Diskri­mi­na­zio kla­se guztiak desagertzeko bi­deen bila. Titulu hori du erakusketak, argazki eta testuz osatutako erakusketak, eta astelehenetik ikusgai dago Bi­te­rin, martxoaren 23ra bitartean.
Erakusketa jarri duena Calcuta On­doan ONGa da, eta honakoa dio: «India oso aberatsa da kultura, ohitura eta baloreetan. Azken urteetan ekonomia asko ari da in­dar­tzen. Dena dela, arazo na­gu­sietako bat generoen ar­teko desoreka da; emakumearen egoera penagarria».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!