Jocc Peña Otañok antolatuta, txirrindularitza lasterketa egin zen larunbatean Hernanin. Alebin eta infantil mailako lasterketa izan zen eta guztira, 70 haurrek hartu zuten parte; hernaniarrek alebin mailan bakarrik. Zehazki, Elizatxo eta Langile ikastolako bederatzi mutilek hartu zuten parte Jocc Zikuñako Ama taldearen izenean. Hernaniarrek maila ona eman zuten. Markel Olazabal hernaniarra, hau da, lasterketako lehenengo hernaniarra, laugarren sailkatu zen parte hartutako 30 neska-mutilen artetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!