Hernanik irabazi arren, lidertza galdu du asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 8a, 01:00

Emakumezkoen Ligan igoera fasea jokatzen ari da Hernani, eta atzo, irabazi egin zuen Mutrikuren aurka, 0-2. Dena dela, ez zen nahikoa izan orain arte mantentzen zuen lehenengo postuari eusteko. Atzora arte atzetik zuen Eibar taldeak 7-0 irabazi zuen eta aurretik jartzea lortu du. Bi taldeek puntu berdinak dituzte: 16. Biek orain arte jokatutako 6 partiduetatik bost irabazi eta bakarra galdu dute. Aldeko eta kontran dituzten goletan bakarrik dago aldea, eta ez da haundia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!