Hernaniko lehenengo taldeak Vigoren aurka jokatu zuen atzo eta 12-8 galdu zuen. Partidua galdu arren, Hernanik ez du ligako lehenengo postua galdu, baina Bartzelona (bigarren sailkatua) atzetik dauka puntu berdinekin; biek 45 puntu dituzte. Hernanik garaipen bat gehiago duelako dago aurretik. Denboraldia bukatzeko bi partidu geratzen dira eta biak ahalik eta emaitza onenekin irabazten saiatu beharko dute hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!