Neskek eman diote gozotasuna gazi xamar hasitako asteburuari. Lau final jokatu dira asteburuan eta atzora arte itxaron behar izan zen txapelaren bat Hernanira ekartzeko. Eta baten faltan... lau! Paleta Goman Euskal Herri mailan parekorik ez dutela erakutsi dute hernaniarrek.
Nagusiek erraz,
jubenilak urduri xamar
Nagusietan, 2garren mailako finala jokatu zuten atzo Miren Goikoetxeak eta Eli Gutierrezek Mariñelarena eta Urtasunen aurka, eta erraz irabazi zieten: 30-14. Joko ederra erakutsi zuten biek eta nagusitasuna partidu osoan.
Eli Pagolak eta Maider Semperrek, berriz, jubenil mailako finala jokatu zuten Mentxakatorre eta Gonzalezen aurka, eta urduri xamar aritu baziren ere, 30-23 irabazi zieten.
Laurek ondo merezitako txapelak lortu dituzte, finalak irabazi ez ezik, txapelketa guztian ez baitute partidu bakar bat ere galdu.