Euskal preso politikoak urte hasieratik egiten ari diren borrokaldiarekin bat eginda, itxialdia egin zuten 27 herritarrek, ostiral gauean hasi eta atzo arratsaldera bitarte. Itxialdia amaituta, manifestazioa egin zen herrian barrena, Eskubide guztien jabe, euskal presoak etxera leloa zeraman pankarta eskuan eta presoek aldarrikatzen dituzten eskubideak irakur zitezkeen plastikozko txalekoak soinean: gaixo larriak kalera, dispertsiorik ez, bizi osoko kartzela zigorrik ez... Atzoko itxialdia ez da lehenengoa eta ez da azkena izango. Datozen mobilizazioetan parte hartzeko dei egin zieten herritarrei.