Hernani errugbi taldeko lehenengo taldeak partidu garrantzitsu bezain zaila jokatuko du gaur Vigon. Hernaniarrak ligako lehenengo postuan daude, baina postu hori ziurtatzeko gelditzen zaizkion partidu guztiak irabazi behar ditu; Bartzelona, bigarren sailkatua, lau puntutara baitauka atzetik. Partidua 12:00etan izango da.
Jubenilak Euskal Ligako finalean
Jubenilek berriz, Euskal Ligako finalerdietako partidua jokatu zuten atzo Zarautzen aurka eta joaneko partidua 14-27 irabazita, atzoko partidua 12-12 berdintzearekin nahikoa izan zuten finalera pasatzeko. Finala noiz eta zeinen aurka izango den zehazteko dago oraindik.