Oraingoz ez da zorterik izan

Kronika - Erredakzioa 2010eko martxoaren 7a

Gaur beste bi final jokatuko dituzte hernaniarrek.

Asteburuan lau final jokatzekoak ziren herna­nia­rrak eta ostiralean izan zen lehe­nengoa. Paul Ojuelek eta Aitor Go­rro­­txategik Euskal Herriko Txapelketan es­kuz binakako finala jo­katu zuten Mendizabal eta Irureta bikote elgetarraren kontra. Herna­nia­rrak txu­kun hasi ziren 4-0 aurretik jarrita, baina azke­nean El­ge­­takoak nagusitu zi­tzaiz­­kien 22-16. Bigarren finala atzo izan zen eta Aritz Otaegik eta Iñaki Esnalek Gipuzkoako Txapel­keta jokatu zuten trin­ketean, Goikoetxea eta Es­nao­laren aurka. 40-14 galdu zuten.

Txapelak Hernanira ekartzeko bi aukera
Gaur beste bi final izango di­ra paleta goman, eta oraindik bada txapelak Her­­­nanira ekar­tzeko auke­ra. Mi­ren Goikoetxea eta Eli Gutie­rrezek nagusien mai­lako fi­na­la jokatuko dute Mariñe­larena eta Urtasunen kontra, Labriten. Jube­niletan, Eli Pago­la eta Maider Semperrek jokatuko dute Mentxakatorre eta Gonzalezen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!