Hernaniko Kronikak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko, festa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak Larre-Gain sagardotegian. Afalosteko giroan, bertsoak eta musikak, eta jaiak izango dute protagonismoa bihar Larre-Gainen.
Bertsotan honakoak ariko dira: Unai Agirre, Xabier Legarreta, eta Iñaki Zelaia; hirurak ere Kronika bertatik ezagutzen dutenak. Musika berriz, Esne Beltza taldeak jarriko du. Esne Beltza talde ereñotzuarrak, disko berria atera du, Esne Zopak izenekoa, bertsoa eta trikitia oinarri hartuta. Bihar erakustaldia emango dute.
Sarrerak badaude oraindik
Sarrera dezente daude salduak, baina oraindik bada aukera txartela eskuratzeko, 35 euroan, Oindi, Kixkal eta Aralar tabernetan, Kronikan, eta Larre-Gainen.