Gipuzkoako Txapelketako zonako fasea jokatuko da gaur Hernanin, Hernaniko kirol elkarteak antolatuta. Alebin eta infantil mailakoek hartuko dute parte. Hernaniko pistetan izango dira, bertako, Donostiako eta inguruko herritako haurrak.
10:30etan hasiko dira: infantilak, 80 m. v. frogarekin, mutil eta neska. Alebinetan, mutilek luzera froga izango dute eta neskek pisua. 10:45etan, infantilek 80 m egingo dituzte. 11:00etan, infantilek luzera eta pisua izango dituzte eta alebinetan, mutilek, pisua eta 60m, eta neskek luzera eta 60m.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!