Festa Larre-Gainen, Kronikaren alde

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 7a, 01:00

Hernaniko Kronikak 10 urte beteko ditu aurten, ekaina­ren 23an. Hori ospatzeko, ekitaldi asko antolatu di­tu, eta datorren ostiralean izango da lehendabizikoa, Larre-Gainen. Esne Beltza taldea eta hiru bertsolari: Agirre, Zelaia eta Legarreta izango dira festa girotuko dutenak. Hernaniko Kronikak bere irakurle guztiei dei egiten die, festara azal­tzeko. «Kronikak 10 urte bete baditu, herritar guztiei esker izan da, gure festa, herritar guztien festa ere bada». Afaria 20:00etan izango da Larre-Gainen. Sarrerak salgai daude: Aralar, Kixkal, Larre-Gain eta Hernaniko Kronikan, 35 euroan.

HERNANIKO Kronika 2000 urteko ekainean sortu zen, San Joan bete-betean, eta aurten egingo ditu 10 urte hernaniarren artean. Hori ospatzeko, eta proiektu honetan parte hartu duten guztiei esker onez, Hernaniko Kronikak festa urtea du 2010eko hau. Festa urtea, ospakizun urtea, eta aurrera begira oinarriak sendotzeko urtea. Lehendabiziko ekitaldia La­rre-Gain sagardotegian izan­go da, datorren ostiralean. Bertan izango da, batetik, Esne Beltza talde ereño­tzu­a­rra; eta bestetik, bertsolariak: Unai Agi­rre, Xabier Le­garreta eta Iñaki Ze­­laia. Iluna­barreko 20:00etan ha­siko da jaia, eta bertan izan nahi duenak, sarrerak salgai di­tu, 35 eu­ro­an: Aralar tabernan, Oin­di ta­bernan, Larre-Gain sa­gardotegian, eta Hernaniko Kro­­ni­kan bertan (Larramendi, 11).


Bertsoa, musika eta festa
Lehendabiziko ekitaldian ber­tsoak eta musikak izango dute protagonismoa. Hernaniko ber­­­tso eskolako hiru kide, Hernaniko Kronika ondo ezagutzen duten hiru lagun, eta puntako hiru bertsolari izango dira Larre-Gaineko afaria giro­tzen: Unai Agirre eta Iña­ki Zelaia hernaniarrak, eta Xa­bier Legarreta aranoarra. Fes­taren bigarren zatia musikak jantziko du. Ereño­tzuko Esne Beltza talde famatua izan­go da Larre-Gainen, bere azken diskoarekin, Esne Zo­pak diskoarekin, alegia.


Hamargarren urteurrena, esker oneko urtea
Dobera Euskara Elkarteak sor­tu zuen Hernaniko Kro­nika, eta horretan lanean aritu zirenei eta egunkaria ateratzea po­sible egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie elkarteak aurten. Kronika sor­tzen aritu zirenak, bertan lanean aritu diren langileak, egunero beren albisteekin Kronika abe­rastu duten herritar eta tal­de­ak, eta nola ez, irakurle guztiak eskertu nahi ditu. Hernani­ko informazioa egunero denda eta kioskoetan egotea, euskeraz, eta doan... posible egin du­ten denei eskerrak emateko urtea. Orain arteko ibilbidea azal­du­ko duen urtea ere izan nahi du aurtengoak; kazetaritza, eta herri kazetaritza zein egoeratan dagoen aztertzeko urtea ere bai; eta aurrera begira pausuak nondik eman aztertzeko urtea.


Logo lehiaketa, hitzaldia, Bazkide Kanpaina
Ekaina bitartean, hamaika ekitaldi antolatu dira. Hitzal­dia izango da apirilean, kazetaritzaren oraingo egoerari buruzkoa, kazetaritzaren joera berriak aztertzeko hitzaldia, herri ko­mu­nikabideen erronkak aztertzeko. Lehiaketak antolatuko di­ra, api­rilean hasita. Nagusia, lo­go lehia­keta izango da. Ekai­ne­tik aurrera, Hernaniko Kro­ni­kak itxura aldaketa egingo du, eta logotipo berria aukera­tzeko herritarren proposamenik ederrena aukeratuko da. Bazkide kopurua haunditu nahi du aurten Dobera Euska­ra Elkarteak, aurrera begira eman beharreko pausuak eman ahal izateko, babes haundiagoa lortu beharra baitauka herritarren ar­tean. Oraindik orain, 450 bazkide ditu Dobera Euskara Elkar­teak, eta bazkide kopuru hori 1.000 lagun ingurura igo nahi lu­ke. Bazkideek 35 euro ordain­tzen dituzte urtean, eta horrekin laguntzen dituzte Dobera Eus­ka­ra Elkarteko egitasmoak; tartean, Kronika. Horrez gain, egingo dira baita ere, aldizkari berezi bat, merkatu ikerketa, eta ekitaldi nagusi bat, ekaina inguruan.


Aurrera begira, informazio gehiago eta zabalagoa
Erronka berri asko ditu Her­na­niko Kronikak aurrera begira. Teknologia berrietan gehiago sakondu nahi du Kronikak, web orrialdea indartuta, herritarrei blog aukera zabalduta, iritzia emateko aukerak emanda. Eta esparru batzuetan gehiago arakatu nahi du: lan mundua, gizarte mugimenduak, eta abar. Hernaniko Kronika da Euskal Herriko herri-egunkari bakarra, eta bere izaerari eutsi nahi dio datozen urteetan ere; hernaniarren laguntzarekin eta babesarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!