Helduek eta haurrek zine emanaldia izango dute gaur Biterin. Helduentzat, Shelock Holmes emango dute, 19:30etan. Oraingo honetan Sherlock Holmes-ek beste etsai berri bati egin beharko dio aurre, Lord Blackwoodi hain zuzen, eta horretarako bere laguntzaile fidela den Dr. Watsonen, eta Irene Alder ederraren laguntza izango du. Haur eta gazteentzako berriz, Alvin y las ardillas 2 pelikula izango da, 17:00etan. Bertan, Alvinek (Justin Longen benetako ahotsarekin) eta bere lagunek aurre egin beharko diote eskolako presioari, ospetsu izatearen arazoei eta konpetentzia egiten ari zaien neska talde bati.