Morez tintatuko dute Hernani ere

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 7a, 01:00

Hernaniko emakume talde batek antolatuta, bihar, 20:00etan, kalejira egingo da plazatik abiatuta. Parte hartzeko deia luzatu dute.

Emakumeen Mundu Mar­txa hasiko da bihar, Emaku­meen Nazioarteko Eguna­rekin batera; bai munduan, bai Eus­kal Herrian eta baita Hernanin ere. Emakumeen Mundu Ma­r­­txa, ­na­­zioarte mai­lan lan egiten duen mu­gi­mendua da, non e­ma­kume talde eta tal­de femi­nistak emaku­me­en kon­trako indar­keria eta pobre­ziarekin bukatzeko lan egiten du­ten. Aurtengo­an alda­rrika­pe­­nez beteta eta aurre­ra egiteko ­in­darrarekin datoz. Bihar, mar­txoak 8, Iruñean hasi eta martxoaren 13an Iru­ñe­an­ ber­tan amaituko den martxak bi­dez­koa eta justuagoa den jen­dartea lortzeko, ber­dintasuna, askata­suna eta elkar­tasuna oina­rri dituen mundu bat aldarrika­tuko dute.

Bihar kalejira Hernanin
Mundu Martxaren harira, he­rri eta hiriburu guztietan eki­men ez­ber­dinak an­to­latuko di­­­ra eta Her­naniri da­gokionez, bi­har, mar­txo­ak 8, kale­jira bat an­to­latu dute, arratsal­deko 20:00etan pla­za­tik abiatuta. Herriko emakume talde batek antolatu du eta bertan parte hartzeko deia luzatu du. Ho­ne­kin ba­tera, martxoak 11n, Emakumeen Mun­­­du Mar­­txari ha­rre­ra egin­go zaiola jakina­razi du­te, Dono­stian (Buleba­rre­an) arra­tsa­lde­ko 19:30­e­tan.

Aurten lau eremu indartu
2000.­ ur­tean emaku­meen es­ku­bideen gu­tuna ados­tu zen Eus­kal Herri­an. Aldarrikapena honakoa: «biga­rren mailako herritar izan nahi ez dugulako eta bizitzako arlo guz­tietan gure parte-har­tzea kontuan har­tzea nahi dugulako». Aurtengoan, lau jar­du­era eremu indartu nahi izan dituzte: 1.Emakumeen aur­kako indar­keria: «gizar­tean ger­tatzen den gi­za es­kubideen urra­ke­ta la­rri­enetakoa eta he­datu­enetakoa delako». 2. Eskubide sexual eta erre­produktiboak: «ge­nero agin­du­ek mu­ga­tzen jarraitzen du­te­la­ko». 3. Prekarietatea: «gaur egun, se­xuaren arabe­rako lan banaketan oi­na­rritzen den eredu ekono­miko neoliberal eta patriarkala da­go­ela­ko». 4. Elikadura subiro­tasuna. «herriek beren nekazaritza eta eli­ka­dura politiken gainean era­bakitzeko duten es­ku­bidea de­lako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!