Mendiriz Mendi elkarteak gaztetxoentzako beste irteera bat antolatu du; Irustako ur-jauzira, hain zuzen. Hitzordua igandean da, 09:00etan Atsegindegin. Gaztetxoek 2 euro ordaindu behar dituzte, eta helduek 5. Izena emateko bulegotik pasa behar da (Iturregi plaza z/g) gaur, ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara. Azken eguna ostirala da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!