Sagar Lasterra herri krossa izan zen atzo eta Sergio Roman hernaniarrak eta Claudia Behobide hondarribiarrak eraman zituzten txapelak. Romanek 27 minutu eta 55 segundo behar izan zituen 8,7km-ko lasterketa bukatzeko. Emakumeen artean, Eva Esnaola izan zen lehenengo hernaniarra eta Behobideren ondoren iritsi zen. Gizonezkoetan Jaime Quintana eta Joxeba Jauregi izan ziren hurrengoak, emakumeetan, berriz, Ixiar Urdangarin. Maila bakoitzeko hiru saritu izan ziren. Guztira 243 pertsonek hartu zuten parte: 26 emakumek eta 217 gizonezkok. Sailkapena www.herrikrossa.com helbidean.