Greba mugagabea asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 7a, 01:00

«Gure aldarrikapen nagusiak seme-alabek erabiltzen duten zerbitzua hobetzeko helburuarekin egin dira», azaldu dute eskola jangeletako langileek.

Euskal Autonomia Erkide­goko ikastetxe publikoetan egingo duten bezalaxe, Her­naniko ikastetxeetako jangeletako langileek greba mugagabeari ekingo diote asteartetik aurrera. Astean bi egunez izango da greba, «langileen eta gure seme-alaben eskubideengatik». Hala azaldu dute: «enpresek diotenez, izugarrizko soldata igoera lortzearren dihardugu, baina hori guztiz okerra da. Gure aldarrikapen nagusiak seme-alabek erabil­tzen duten zerbitzua hobetzeko helburuarekin egin dira».
Lau eskaera
Honakoa eskatu dute: «txostenak lantzeko, tutoreekin hitz egiteko... lanaldia luza­tzea, etengabeko presta­kun­tza izatea, ratioak jaitsiz atentzioa hobetzea eta Saile­ko sukaldeko langileekin pare­katzea». Sortu daitezkeen eragozpenen jakitun, elkartasuna eskatu dute «irtenbidera lehenago iristeko». Eta ardura langileei leporatu beharrean, benetako arduradunei leporatzeko eskatu dute: «en­presei eta Eusko Jaurla­ritzari».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!