Herritar ugarik eskatu du aukera bat emateko Atez Atekoari

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 7a, 01:00

Maialen Lujanbiok idatzitako testua oinarri hartuta, aldaketari zaion beldurra alde batera uzteko, alderdien politikarik ez egiteko eta arduraz jokatzeko eskatu zuten atzo bildutako herritarrek.

«kosta egiten da aldatzea. Beldurra ematen du aldake­tak... Baina eskuak mudatu dezake keinua, ahalegin txiki bat baino ez da beretzat. Dena batean pilatzen zuena bereizi dezake hainbatetan. Eta egu­nean-egunean atarian utzi». Hala azaldu zuen Maialen Lujanbiok Eskuak zenbat dezaken idatzia irakurriz, eta mezu horrekin bat eginda, eskuaren lekuan pertsona jarrita, herritar mordoa bildu zen atzo Tilosetan, Atez Atekoari aukera bat emateko eskatuz. Ausar­diaz jokatzea eskatzeaz gain, alderdien politikarik ez egiteko, bizimodua hobeto antolatzeko politika baizik, eta arduraz jokatzeko eskatu zuten. Eskuak zenbat lezaken? galdetzen zuen Lujanbiok. «Etxean den bere eskumen txikian, ardura hartu du esku batek. Aldatu du ohitura. Berritu du keinua. Abian da. Eta esku batetik, eskualdera, eskualdetik Euskal Herrira... Es­ku­ak zenbat dezaken! Eskuz esku! Atez ate»; eman zuen erantzuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!