irakurle eta Kronikari, Kronikazale eta Kronika-sortzaile... 150 lagun bildu ziren atzo Larre-Gain sagardotegian, Hernaniko Kronikaren 10. urteurrenaren bueltan. Afari-legea bertsolariek girotu zuten, eta afalostekoa Esne Beltza talde ereñotzuarraren kontura joan zen. Festa polita, giro gozoa, eta antolatzaileak oso gustora, eta eskertuta, parte hartzaile guztiekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!