Mugikortasun Iraunkorrerako txostenaren klabeak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 6a, 01:00

Trafikoa

Zirkuitu perimetrala Hernaniko kanpoaldean. Zirkuitu honek 5 ardatz izango lituz­ke:Txantxilla, Sorgintxulo, Florida auzoa, Karabel auzoa eta ­­Portu auzoa. Trenbide azpiko pasabide berriak egin beharko li­rateke, Portu auzoan eta Florida auzoan zirkuitu perimetral hau osatzeko. Zirkulazioaren bolumenaren gehiengoa herriaren kanpoaldera mugituta, erdialdeko trafikoaren norantzak berrordenatzea gomendatzen da. Orbegozoko zubiak, adibidez, norabide bakarra izatera pasako litzateke edota Antziola Latsunbe bialak norabide bikoitza hartuko luke.


Oinezkoen espazioak

20 eremu-ak eta Erven gune-ak: Oinezkoek eta bizikletek bestelako ibilgailuen aurrean lehentasuna duten eremuak. Herri guztian zehar agertuko litzateke txostenaren arabera motorrik gabeko mugikortasuna sustatzeko. Hainbat kale oinezkoentzat soilik geratuko lirateke. txostenak Sandiusterri eta Izpizua kaleak peatonalizatzea gomendatzen du, adibidez. Bidegorriak ugaritu behar dira txostenaren ­arabera.


Garraio

publikoa Garraio publikoa bultzatzeko, honen berregituraketa egitea gomendatzen du txostenak. A1 eta G1 autobus lineak Antziola edo Floridatik pasa beharko lukete ahalik eta jende gehienak garraio publikorako sarbidea ahalik eta hurbilen izan dezan. Herri barruko autobusa auzo guztietara iritsi beharko litzateke Mugikortasun Iraunkorraren plan honen arabera. Autobus linea guztien interkomunikazioa susta­tzeko, geltokiak Urbieta kale inguruan jar­tzea proposatzen da planean. Txostenak Renfeko Apeaderoa Orbegozoko zubira mugitzea proposatzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!