Motolagunak, hiru urte burrundan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 6a, 01:00

Goizeko 09:00ak dira; igandea. Motor dardarra Atsegin­de­gin. 30 motor, 30 Harley Da­vin­son, edo gisako, manilar zabaldunak, idi-adarrak bai­liran. Hilero, bigarren igan­dean juntatzen dira bertan. Hamai­ke­ta­koa ordu eta er­dira dute, bi ordu gehienera; berdin dio zein norabide; ai­tzakia jarria dago. Eta ha­rainoko bidea dute gozamena. Martxan jarri da, motor bat, bi, hiruren marmarra... hogeita hamar mo­torren zaparrada... hor dijoaz Hernaniko Moto­la­gunak!


Bazkaria Errioxan, San Vicente de la Sonsierran
Hiru urte bete ditu aurten Hernaniko Motolagunak taldeak, hileroko plan hori egiten; eta txoratzen daudenez, ospa­tzeko, bazkaria egingo dute martxoaren 14an, Errio­xan. San Vicente de la Son­sie­rran bazkalduko dute, Monge-Ruiz bodegan, eta bidean, hamaiketakoa egingo dute Peñacerradan. Bazkaltze­ra joan nahi duenak izena eman behar du, Hernaniko Talleres Orkolagan, martxoaren 10a baino lehenago. Pre­zioa: bazkideek 35 euro; bazkide ez direnek 40 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!