GARAIPEN batera du Hernaniko jubenil taldeak finalerako txartela. Euskal Ligako finalerdietako partidua jokatuko dute gaur, Zarautzen kontra, Zubipen. Etorriko partidua izango da, eta joanekoan, Hernani nagusi izan zen, 14-27. Partidua goizeko 11:30etan, Landaren.
Seniorretan, Vigo-Hernani
Senior mailan, Hernanik Universidad de Vigoren kontra jokatuko du bihar. Aurreneko postua mantendu nahi izanez gero, irabazi beharra du Hernanik.