etorkizuneko txirrindulari gazteak ikusteko aukera izango da gaur Ibarluzen. JOCC Zikuñako Ama taldeak Txirrindulari lasterketa antolatu du, bertako eta kanpoko txirrindulari gazteentzat. Lasterketa eskola kiroletako neska mutilei dago zuzenduta, alebin eta infantil mailakoei. Ibarluzen izango da, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Hernaniko bederatzi gaztek hartuku dute parte
Lasterketan, Hernaniko eskoletako bederatzi gaztek hartuko dute parte. Hala ere, askoz gehiago dira Hernanin bizikletan ibiltzen direnak, eskola kiroletako programaren barruan.
JOCC Zikuñako Ama taldeak adierazitakoaren arabera, herrian 25 neska-mutil dira txirrindularitzan aritzen direnak, eta horietatik 9 dira lasterketan parte hartuko dutenak.
Irteera bihar Anoetara
Helduen taldekoak bihar irtengo dira Anoetara. Hitzordua 09:00etan, Zinkoenean.