ereñotzuko Tokiko Entitate deszentralizatua (Auzo Udala) sortzeko prozesuan beste pauso bat emango da martxoaren 28an; galdeketa egingo da Ereñotzuko biztanleen artean eta hala, 5 urteko prozesua azken fasean sartuko da.
Tokiko entitate deszentralizatuak arautzen dituen legearen arabera, era honetako entitate bat sortzeko, herri nagusiaren Udal plenoan onartzeaz gain, auzoko hautesleen iritzia (iritzi ez loteslea) eskatzen da. Galdeketaren emaitza, Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da erabakia hartu dezan.
Ereñotzuko Olak auzo elkartearentzat pauso hau oso garrantzitsua da «Foru Aldundiaren azken erabakian izan dezakeen pisuagatik, eta emaitza honek berretsiko lukeelako Ereñotzuko auzotarrek Auzo Udala sortzeko duten borondatea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!