6.045 sinadura bildu dira, Atez Atekoa jarri aurretik, erreferenduma egiteko eskatuz

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 7a, 01:00

hernaniko herri platafor­ma batek bultzatuta, sina­du­ra bilketa egin da Hernanin, Atez Atekoa jarri aurretik, erreferenduma egiteko eska­tuz. Herri plataformako ki­deek jakinarazi dutenez, guz­­tira 6.045 sinadura bildu dira, hau da, hautesle-errol­daren %38,3a. «Udalaren era­ba­ki baten aurrean egin den herri mugimendurik haun­die­na izan da», azaldu dute.

Plenoan bozkatzeko eskaera
Sinadura horiek udal erregis­troan aurkeztu zituzten joan den asteazkenean, eta eskae­ra egin dute hilabete hone­tako Plenoan bozkatzeko, Atez Atekoa martxan jarri aurretik erreferenduma egi­tea. Azaldu dutenez, eskaera­rekin batera aurkeztu dituzte egunkari ezberdinetan argita­ratutako idatziak zeintzuetan azaltzen zitzaien herritarrei firma bilketaren arrazoia. Eta horrez gain, Araudi Organi­koko 57 artikuluaren kopia aurkeztu dute. Artikulu horren arabera, herranania­rrek aukera dute herriko edozein gai Plenoan sartzeko, herriaren %15ek babesten badu eskaera hori.

Aldarria entzun eta horren araberako erantzuna izatea espero
Plataformako kideek azpima­rratu dutenez, «espero dugu herritarron aldarri hau iku­sita, gaia Plenoan aztertzea eta herri ordezkariek entzu­tea eta horren araberako erantzuna ematea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!