hernaniko Kantuz Abesbatzak gonbidatuta, Lezamako Ekidazu Abesbatza izango da gaur Hernanin eta bi abesbatzek elkarrekin, kontzertua emango dute Milagrosa Aretoan. Hori arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da. Guztira 68 bat lagunek hartuko dute parte kontzertuan: Ekidazuko 30ek eta Kantuzeko 38k, gutxi gorabehera. Miren Zubieta (Ekidazuko zuzendaria) eta Igor Arroyoren (Kantuzeko zuzendaria) zuzendaritzapean abestuko dute.
13 abesti
Guztira 13 abestiz gozatzeko aukera izango da. Ekidazuk honakoak abestuko ditu: El Rey Leon, Te quiero, Xalbadorren heriotza, En mi viejo San Juan, Mendirik Mendi, Eskualdunak, eta Saratarrak. Kantuzek berriz: A ti, Ama, Zeruan eder ilargia, Zure boza, Good night seet heart, eta Nahi zuya yin.