Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori dela eta, gaurtik 13ra bitarte, Euskal Herriko Mundu Martxa abiatuko da Iruñeatik. Herri eta hiriburu guztietan ekimen ezberdinak antolatu dira eta Hernaniri dagokionez, kalejira bat egingo dute, arratsaldeko 20:00etan plazatik abiatuta. Herriko emakume talde batek antolatu du eta bertan parte hartzeko deia luzatu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!