Jon Intxausti, Arkaitz Otegi, David Pelaz, Iraitz Garmendia, Igor Genua, Ion Olano, Oier Garmendia eta Igor Etxeberria hernaniarrek Euskal errugbi selekzioarekin jokatu dute, pasa den asteburuan, Espainiako senior txapelketa, eta hirugarren postua lortu dute. Larunbatean bi partidu jokatu zituzten. Euskadi-Katalunia 29-0 eta Euskadi-Madrid 3-9. Finalera pasatzeko bi partiduak irabazi behar zituzten. Igandean hirugarren eta laugarren postua izan zuten jokoan Valentziaren aurka eta garaile atera ziren 14-5.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!