‘Eman aukera Atez Atekoari, proba dezagun lasai’ ideiarekin bat egiten dutenak gonbidatuta daudela azaldu dute. 13:00etan Tilosetan.
eman aukera Atez Atekoari, proba dezagun lasai lema hartuta, agerraldia egingo du bihar herritar talde batek. Herritar boluntario talde batek antolatu du eta azaldu dutenez, agerraldia egingo dute, herrian dagoen tentsioa baretu, edozein aldaketari diogun beldurra alde batera utzi eta herritar arduratsu bezala jokatzeko; eta Atez Ateko bilketari aukera bat ematea eskatzeko.
Ideiarekin bat egiten duten herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daudela azaldu dute. 13:00etan, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!