Hiru atxilotuak espetxean sartzeko eskatu du Fiskaltzak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 5a, 01:00

joan den igandean hiru pertsona atxilotu zituen Frantziako poliziak Norman­dian (Beinat Aginagalde hernaniarra, Ibon Gojeaskoetxea eta Jose Lorenzo Aiestaran). Hirurak atzo pasa ziren epailearen aurretik, Parisen, gehieneko atxilotzealdia agortu ondoren. Inkomuni­katuta egon dira atxilotu zituztenetik.

Behin-behineko espetxealdia

Berri agentziek atzo azaldu zutenez, Fiskal­tzak behin-behineko espetxealdia (probisionala) es­ka­tu du hiruren­tzat. Hirurei ETAko ki­de izatea lepora­tzen diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!