‘Burdinen arteko herria’ liburua aurkeztuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 5a, 01:00

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia bil­tzen duen liburua aurkeztuko dute bihar, 11:00etan Biterin: Bur­dinen arteko herria. Elkarla­nean egina da, espetxetik eta kanpotik lortutako informazioarekin osatua. Argazkiak ere badira. Eta guztia antola­tzeko ardura Joxean Agirre donostiarrak izan du. Libu­rua nondik eta zein helbururekin sortu den azaldu dio Kronikari. «Aspaldiko ideia eta egi­tas­moa da. Ni oraindik kar­tzelan nengoela gogoan ge­nuen proiektua, alegia. Hel­bu­­rua da EPPKren errealitatea ezagutarazi eta urte luzetan ehunka preso iraunkorki kartzelan ego­­teak politikoki esan nahi duena jendartera­tzea. Jende askok (gehiegi) hitz egiten du euskal preso politikoen egoeraz eta pen­tsa­menduaz, eta toxikazio eten­ga­be horri txertoa jar­tzeko modurik eraginkorrena nork bere hitza hartu eta zabaltzea da. Horretan dago Kolekti­boa».


«Asko eman duen eta eman nahi duen taldea»

Burdinen atzean dagoen errealitatera hurbiltzeko ba­lio du liburuak: «Estereoti­poak eta estigmak bolo-bolo erabili dira errealitate, kolektibo hori deskribatzeko, eta gertutasuna eman nahi izan diogu jendearen perspektibari. Mitoak alde batera utzi, eta militante presoen atzean dagoen aberastasuna eta alde sakon eta humanoa zabal­tzeko. Asko eman duen eta eman nahi duen jende-taldea baita EPPK». Bertan irakurleak aurkituko duenaz galdetuta honakoa erantzun du Agirrek: «De­netarik, baina batik bat ger­taera politiko, fase erre­pre­sibo eta bizipen pertsonal-kolektiboen arteko lotura jarri nahi izan dugu begien bistan». Lan honetan jende as­kok egin dituela ekarpenak azaldu du; besteak beste, Jon Anzak.


«Ezinbestekoa Hernanin aurkeztea»

Joan den ekainean eman zuten argitara liburua eta Durangoko Azokatik, aur­kez­penak egiten ari dira he­rrie­tan. Hernanin, bihar izango da Biterin. Agirrek esan bezala, «herri honetan ezinbestekoa zen liburuaren aurkezpena; ez bakarrik hemengo presoen zerrenda oso haundia delako. Hernanin, betidanik, presoekiko elkartasun uholde ezin altuagoa altxatu delako baizik». Liburua bertan eros­teko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!