urte berriarekin batera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa borrokaldi batean sartu zen euren eskubideak aldarrikatzeko, eta borrokaldi horrekin bat eginda, bigarren itxialdia egingo dute Hernaniko presoen senideek deituta, udaletxean. Gaurtik biharrera egingo dute itxialdia, eta manifestazioarekin emango diote bukaera, bihar 19:00etan. Itxialdia 21:00etan hasiko da gaur, ostiraleroko kontzentrazioa bukatzean. Azken hori 20:00etan izango da Zinkoenean. Presoen borroka kaleratzeko asmoarekin deitu dute itxialdia eta manifestazioa senideek. «Presoak egiten ari diren salaketa gizarteratu nahi dugu. Asko dago salatzeko eta kaleratzeko, eta jakinda guk egiten ez badugu inork ez dituela defendatuko gure senideen eskubideak, behartuta ikusten gara kalera ateratzera». Senideek dei egin diete herritarrei parte hartzeko.
Lau aldarrikapen
Presoen aldarrikapenak lau dira, batez ere: gaixo larriak eta kondena osoa betea dutenak kalera; bizi osorako zigorrik ez; dispertsiorik ez; eta estatus politikoaren errekonozimendua.