Hezkuntza, kultura eta hizkuntzak hizketagai gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 4a, 01:00

Udaleko Inmigrazio arloak eta Anitzak Ekimenak antolatuta, jardunaldia izango da gaur Aniztasuna eta elkarkidetzari buruz hausnartzeko. 18:30e­tan hasiko da mahai inguruarekin, Hik ikasi, guk hasi, de­nok hazi izenekoa. Hez­kun­tza-sistema, kultura eta hizkuntzei buruzko mahai ingurua da. Hizlariak: Euskal Herrian Euskaraz-eko kide bat, Mar­kos Nanclares Aniztasu­na­ren trataeran irakasle aditua eta Hafid Amazian Hezitzaile eta bitartekari sozio-kulturala. Ondoren, 19:30etan eztabaida izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!