Txotx denboraldiko ekintzen barruan, Sagar Lasterra herri krossa izango da larunbatean, laugarren urtez. 16 urtetik gorako guztiei zuzendutako lasterketa da. Luzerari dagokionez, 8 km-ko proba da. Arraun Elkartean hasiko da (Ibarluze poligonoan), eta Osiñaga bailara ingurua pasata, kaxkoan sartu eta kiroldegian amaituko da lasterketa. Lasterketa 11:00etan hasiko da Ibarluzen eta hara joateko autobusa jarri dute 10:10 eta 10:30etan.
Aurretik izena emateko gaur
Aurretik izena emanez gero, 7 euro dira. Axeri kirolak eta Mitxel kirolaken eman daiteke izena. Baita internetez ere: www.herrikrossa.net. Egunean ere eman ahal izango da kiroldegian, 10 euroan.