Joan den asteburuan, Zakur eta guztiko ehiza Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen Andoaingo Usobelartzan, eta bost elkarteetatik, Txantxangorri elkarteak eman zuen mailarik onena 805 puntu lortuta. Elkarteko kideek saio ederra egin zuten: Emilio Crespok bigarren egin zuen 303 punturekin, Asier Arrizabalagak laugarren, 301 punturekin, eta Jose Antonio Berazak zazpigarren, 201 punturekin.
Aurreko asteburuan berriz, Plater Tiro txapelketa izan zen Santa Barbaran eta Iñaki Urdanpilletak irabazi zuen lehenengo mailan, 15etik 13 plater botata. Bigarrena Jose Manuel Loinaz izan zen eta hirugarrena Pablo Tejada. Bigarren mailan Jose Luis Argotek irabazi zuen 15etik 14 jota. Bigarrena Luis Garayar izan zen eta hirugarrena Felipe Tejada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!